EITB Irratian Ruper Ordorikaren kantuen detektorea
Project description
ruper_detector
Gure bulegoan askotan edukitzen dugu EITB Musika jarrita. Eta askotan esan ohi dugu Ruper Ordorikarenganako lerratze bat duela irrati horrek.
Orain gainera EITB Euskal Kantak irratia ere sortu du EITBk, eta hor ere Ruper asko entzungo den susmoa dugu.
Gainera gure bulegoa Ruperren fanez beteta dago, eta beste batzuri logurea besterik ez digu ematen.
Programatxo honek, egunaren zein ordutan lo hartuko dugun abisatzen digu Ruper noiz jarriko duten esanez.
Broma bat da, hartu umorez!
Instalazioa eta erabilera
Ruper detektorea Python programazio lengoaiarako egindako programa da. Adi, pythonen 3. bertsioarekin bakarrik funtzionatzen du-eta. Instalatzeko beste edozein Python liburutegi bezala instalatu behar da. Gaur egun pip tresna erabiliz egin dezakezu hori:
$ pip install ruper_detector
Hori eginda, zure sisteman script bat instalatuko da, ruper_detector. Bere erabilera oso erraza da: pasatu parametro bezala zein datan detektatu nahi duzun Ruper baina UUUUHHEE formatua erabiliz, adibidez 20131108, horrela:
$ ruper_detector 20131108
Pantailan bertan inprimatuko ditu emaitzak:
$ ruper_detector 20131108 Ruper detektatzen... 20200918 Ondo!!! Gaur Ruper 7 aldiz entzungo dugu!! Hauek dira orduak: EITB Musika 02:37:58 ETXE ALDERA EITB Musika 05:07:55 GALTZETAN GORDETZEKO KOBLAK EITB Euskal Kantak 05:42:12 EGIN KONTU EITB Musika 12:19:12 ZALDIAK NEGARREZ (LIVE) EITB Euskal Kantak 14:51:49 EZ DA POSIBLE (LIVE) EITB Musika 19:53:45 NOR DA (LIVE) EITB Euskal Kantak 21:25:31 NERE FURGOI BELTZA
Beste aukera bat, programa hau zure garapen baten integratzea da. Horretarako instalatu programa lehen esandako moduan (pip install ruper_detector) edo zure garapenaren dependentziak instalatzeko erabiltzen duzun sisteman (gure kasuan zc.buildout darabilgun horretarako), eta ondoren inportatu Ruper detektorea zure garapenean:
>>> from ruper_detector import detektorea >>> kantak = detektorea('20201118') >>> from pprint import pprint >>> pprint(kantak) [{'artista': 'ORDORIKA RUPER', 'irratia': 'EITB Musika', 'kanta': 'ETXE ALDERA', 'ordua': '02:37:58'}, {'artista': 'ORDORIKA RUPER', 'irratia': 'EITB Musika', 'kanta': 'GALTZETAN GORDETZEKO KOBLAK', 'ordua': '05:07:55'}, {'artista': 'ORDORIKA RUPER', 'irratia': 'EITB Euskal Kantak', 'kanta': 'EGIN KONTU', 'ordua': '05:42:12'}, {'artista': 'ORDORIKA RUPER', 'irratia': 'EITB Musika', 'kanta': 'ZALDIAK NEGARREZ (LIVE)', 'ordua': '12:19:12'}, {'artista': 'ORDORIKA RUPER', 'irratia': 'EITB Euskal Kantak', 'kanta': 'EZ DA POSIBLE (LIVE)', 'ordua': '14:51:49'}, {'artista': 'ORDORIKA RUPER', 'irratia': 'EITB Musika', 'kanta': 'NOR DA (LIVE)', 'ordua': '19:53:45'}, {'artista': 'ORDORIKA RUPER', 'irratia': 'EITB Euskal Kantak', 'kanta': 'NERE FURGOI BELTZA', 'ordua': '21:25:31'}]
Adibide bat
Ruper detektorearen adibide bat, helbide honetan duzue: http://www.codesyntax.com/eu/labs/ruper_detector
Changelog
2.0.1 (2020-09-18)
Update README. [erral]
Remove debugging prints. [erral]
2.0 (2020-09-18)
Python3 support. [erral]
1.3 (2019-12-11)
Update to work with the new ‘EITB Euskal Kantak’ radio. [erral]
1.2 (2015-08-07)
Add from ruper_detector import detektorea shortcut [erral]
Change to www.eitb.eus [erral]
1.1 (2013-11-08)
Dokumentazio apur bat [erral]
1.0 (2013-11-07)
First version [erral]
Project details
Download files
Download the file for your platform. If you're not sure which to choose, learn more about installing packages.